Igartza saria irabazi du Olatz Mitxelena irakasleak

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2021ko ira. 17a, 12:35

Olatz Mitxelena Larretak, Zaragueta Herri Eskolako irakasleak, irabazi du aurtengo Igartza Saria. Hala, ipuinez osatutako liburu bat idatziko du, urtebeteko epearen barruan.

Olatz Mitxelena oiartzuarra da, eta azken urtetan Zaragueta eskolako euskara irakaslea. Lehendik ere literatur sariketa batzuk irabazi izan dituen arren, hauxe izango du bere lehendabiziko liburua. Oso pozik dagoela adierazi digu, eta lanari arduraz baino ilusioz helduko diola. "Arrakalak" izango du izena ipuin liburuak, eta narrazioak beren artean desberdinak izan arren, hari batez lotuta egongo dira: Gizarte eta gizakiaren baitako pitzadurak.

Gustura asko irakurriko dugu liburua datorren ikasturtean, bejondeizula Olatz!

Gehiago jakin nahi izatera, hementxe daukazue Elkar Argitaletxeak egin dion elkarrizketa.

Olatz Mitxelena, elkarrizketa




KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!