'NItik GUra idazketa tailerra', Yolanda Arrietarekin

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2021ko urr. 19a, 11:50

Bi aste hauetan Yolanda Arrieta idazle etxebarritarraren bisita izan dugu eskolan. Euskarazko idazketa literarioa lantze aldera, hainbat jarduera egiten ari da geletan.

Azken egun hauetan, idazketa tailer interesgarri batean parte hartzen ari gara Zaragueta Herri Eskolan. LHko 6. eta DBHko 2. mailetakoak idazketa literarioa lantzen ari dira Yolanda Arrieta idazlearen eskutik.

Idazle bilakatzeaz gain, irakurle eta entzule gisa aritzeko aukera ematen digu tailerrak, eta oso gustura ari gara, ikasleak ez ezik, irakasleak ere. Izan ere, irudimena erabiltzeaz gain, idazteak zentzumen guztiak erne izatea eskatzen du eta, noski, baita praktika ere. Hortaz, ekinaren bidez, eta betiere norberaren sentimenduetatik abiatuta, testuak nola osatu ikasten ari gara. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!