Juanjo Zubizarreta 'Xubi'-k erretiroa hartu du

Erabiltzailearen aurpegia

Juanjo Zubizarretak irakasle modura jardun du lanean bizitza osoan zehar, eta urte asko egin ditu Zaragueta Herri Eskolan, horietako batzuk zuzendari bezala. Merezitako erretiroa hartu du gaur arratsaldean, eta irakasleek, langileek eta ikasleek omenaldi xume bezain hunkigarria egin diote.

Bertsoak, opariak eta lore sortak jaso ditu gaur Xubik ikasleen eskutik, eta ondoren, emozioz beteta, hitz batzuk egin dizkie patioan elkartutako guztiei. Hau da ikasleek kantatu dioten bertsoa, Habaneraren doinuan:

Urte luzez eskifaian

traineru arraunlaria,

kresal tartean murgilduz

gorputzean izerdia,

mirotzaren gidaritzan

hire bizitza erdia,

beste erdia Zaraguetan

izanik zuzendaria,

irakasle aritu haiz

harilkatuaz haria,

ikasleak jantzi dituk

hezkuntzako gidaria,

beraiekin azaldu haiz

euskararen zaindaria,

orain aldiz, gozatuzak

benetan aisialdia!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!