Egokitzapen bete-betean

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2022ko ira. 27a, 09:58
Zaraguetako ikasleak, pixkanaka-pixkanaka, ari dira eguneroko martxa hartzen
Dagoeneko bi urteko ikasleak egokitzapenean murgilduta daude. Laguntxo berriak egin eta eskolako txokoak ezagutzen ari dira gustura, denak elkarrekin, jolasean.
LH eta DBHko ikasleak, bestetik, geletako martxa hartzen ari dira; hala eta guztiz ere, ez diete muzin egin kanpora irteteari. LH 3 eta LH4koak igerilekura joaten hasi dira, eta LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleak Kukuarrin izan ziren joan den astean, udarari agur esan eta udazkeneko ekinokzioa ospatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!