MUTIOZABAL ONTZIOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2022ko aza. 18a, 15:38

 

Aste honetan Orioko Zaragueta IPI Herri Eskolako ikasleak Orioko Mutiozabal Ontziolara joan dira. Bertan, alaren eraikuntza nolakoa izaten den ikasi dute: branka, toleta, zia, boga, arrauna… Ikasleak iltzeak sartzen, zarpiatzen eta zerratzen aritu dira. Errioak zer nolako garrantzia izan zuen ere jabetu dira baita gure arbasoen lan paregabeaz ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!