"TARRAPATAN!!" DANBOR HOTSAK

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko urt. 20a, 15:40

Gaur San Sebastian eguna izanik, HHko ikasleek ohitura zaharrak berritu dituzte. Goiz partean Zaragueta Herri Eskolako pasilloak girotu dituzte Sarriegiren doinuaz eta Serafin Barojaren hitzez. Makilak eta danborrak gogoz astindu dituzte eta hotsak lau haizetara zabaldu. Donostian kokatzen den historia baldin bada ere, mugakide diren herrietara ere zabaldurik dago. Beraz, haurren irribarrea eta umorea ikasle guztiengana  itsatsi da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!