GURE JANGELA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko urt. 27a, 12:21

Sukaldean lanean jarduten da Itziar Etxeberria Bereziartua, makina bat urte daramatza Zaragueta Herri Eskolako jangelan. Itziarrek ikasleei bazkariak behar den bezala zerbitzatzen eta prestatzen eskarmentu handia du. Hori dela eta, azken urteetan izan den eraldaketez berriketan aritu gara.

 

Berak dioenez, "garrantzitsuena egunerokoan menu guztiak ondo etortzea da, kantitatea behar den bezala etortzea, baldintza onetan eta, batez ere, alergikoen menua ondo etortzea. Langileon koordinazioa ere oso garrantzitsua da, dena ondo joateko".

Bestalde, zera azpimarratu digu: "Jolas garaian fruta banatzen da HHn, LHn eta DBHn. Ikasleek oso gustura jaten dute, eta honela, elikadura osasuntsua sustatzeaz gain, dena aprobetxatzen da”. 

Elikadura osasuntsu eta osasungarrian oinarritutako menuak izaten dira. Haurraren garapen eta premiei egokitutako menuak, alegia. 

Behin bazkalduta, hala nahi dutenek, orduz kanpoko ekintzak egiten dituzte: judoa, xakea, errefortzuko klaseak…

On egin!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!