MARTXOAREN 8a GOGOAN IZAN DUGU

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko mar. 8a, 12:23

Aurten ere Martxoaren 8ko aldarria berretsi dugu Zaraguetako irakasleok, langileok eta ikasleok. Ahanzturan gera ez dadin, parekidetasunaren aldarria ozen entzun da. Emakumeok gizarteko partaide diren heinean berdintasunean bizi behar dugula esan da ozenki.

Aste osoan zehar geletan gaia landu da: soldataren arrakala, emakumezko kirolarien aitortza eta ezagutza, abestien bidez emakumeen izenak gogorarazi…. Hainbat ekimen jorratu dira eta era berean aurrera atera dira. Esate baterako, bi paneletan herriko Garbiñe Manterola eta Lerako Sorginak taldea gogorarazi dira. 

Gaur asteazkena, goizean kalejiran ibili gara Xabier Solano musikariaren “Erre zenituzten ” abestiaren laguntzaz. Denok kolore morearekin zerikusia zuen jantziren bat soinean genuelarik irten gara (zapia, jertsea, kamiseta…)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!