IKASLEEN ARTELANAK IKUSGAI

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko mar. 17a, 06:48

LH5eko ikasleak ikasturte hasieratik artelanen inguruan lanean jo eta su aritu dira. Hainbat euskal artisten teknika eta biografiak ikasi dituzte: Nestor Basterretxea, Eduardo Txillida, Jorge Oteiza, Mari Jose Recalde… Nazioarteko hainbatena ere bai. Hainbat teknika ere jorratu dituzte: puntillismoa, kubismoa, abstraktua… Hau dena baliatuz, ikasleak artista bihurtu dira eta beraien dohainak azaleratu dituzte. Norberaren biografia, artelanaren deskribapen teknikoa eta iritzia idazten ikasi dute. Hau guztiaren ondorioa arte galeria bat sortzea izan da.

Martxoaren 15ean, gurasoen eta ikasleen aurrean inaugurazio ofiziala egin zuten. Une zirraragarriak bizi ziren eta erakusketaren ateak zabaldu ziren. Hau dena ospatzeko, zizka-mizka batzuk egon ziren. Gurasoek beraien seme-alaben artelanak ikusten gozatu egin zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!