api 18, 10:00 Aia
Fantasia du izena Eñaut Elorrieta (Gernika, Bizkaia, 1975) Getariako bizilagunaren azken lanak. Bidaia guztiek amaiera dutela uste du hark, eta iritsi zaio Fantasia-ri ere bere momentua. Aian emango du azken kontzertuetako bat, larunbat honetan, 22:00etan probalekuan.
api 16 Aia
Hileko bigarren asteburuko erromeria izan da asteburu honetan Aristerrazun, eta jende asko gerturatu zen bertara. Plaza txiki geratu zen, baita oholtza ere Ein Go taldeko kideak ibili ziren txandatuz. Bost musikari ere bildu ziren erromeriaren momenturen batean, batzuk eserita eta besteak tente.