Zenbat dakizu Balearen Egunaz?

Erantzun zuzenak

  • Zenbat traineru joan ziren balea harrapatzera?
    Bost.
  • Zein abizen zituzten traineruetako patroiek?
    Olaizola, Loidi, Uranga, Atxega eta Manterola.
  • Zer orduak aldera agertu zen balea barraren aurrean?
    Goizeko bederatziak aldera.
  • Bizkaiko golkoan harrapatutako azken euskal balea al da oriotarrena?
    Bai.
  • Nork eginak dira Balearen bertsoen hitzak?
    Orbegozo apaizak.
  • Zer zabalera zuen balearen buztan palak?
    Lau metro.
  • Orion ze urtetan ospatu zen aurrenekoz Balearen Eguna?
    2001ean.
  • Benito Lertxundik 1993an plazaratu zituen Balearen bertsoak. Ze diskoren barruan?
    Hunkidura Kuttunak I.
  • Norena da aurtengo Balearen Eguneko kartela?
    Usoa Zulaika.
  • Azken bertsoaren arabera, zer esan behar da beldur gabe?
    Gora oriotarrak!