Ilusioz betetako autobusa Bordelera

Miriam 2014ko mai. 22a, 11:29
Asteburu hau berezia izango da ORIO AE-ko hainbat gaztetxorentzat, bere lehenengo estropada jokatuko baitute Bordelen

Guztira 76 arraunlari igoko dira autobusera larunbatean, maiatzaren 24an, goizeko 5etan. Maila guztietako arraunlariak joango dira Bordelera: 4 senior, 9 jubenil, 14 Kadete, 20 infantil eta 29 kimu.

Azken hauentzat, kimuentzat, berezia izango da eguna, beraien lehenengo estropada jokatuko baitute. Bergerac, Mimizan, Sainte Foi, Liborne eta Frantziako beste herritako haurrak izango dituzte parean. Ez da hasiera makala; lehenengo estropada eta internazionala gainera!

2000. urtean jaiotako gaztetxo hauek bigarren urtea dute Arraun Eskolan eta hurrengo urtean federatu mailan lehiatuko dira. Astean bi egunetan –asteazkenetan eta larunbatetan– urbiltzen dira Arraun Elkartera, arraunean, jolastuz eta gozatuz, ongi pasatzera. Hauen esku dago Orio Arraunketa Elkartearen etorkizuna!

Orio AE

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!