Arrantzatik arraunera, Oria ibaian gora eta behera

Olatz 2014ko mai. 16a, 15:34
Joxean Olaskoaga "Aizperro", Jon Salsamendi, Igor Makazaga eta Mikel Orbañanos

Umore onean hasi eta bukatu zen pasaden ostegunean, maiatzaren 15ean, Orioko Herri Ikastolak Erria Txikota astearen baitan antolatutako kirolariz osatutako mahai-ingurua. Arrantzatik arraunera: itsas kultur ondare biziena da arrauna Orion izenburupean, mahai beraren bueltan elkartu ziren Portugaleteko, Bermeoko, Orioko eta Hondarribiako arraun elkarteetako entrenatzaileak: hurrenez hurren, Joxean Olaskoaga "Aizperro", Jon Salsamendi, Igor Makazaga eta Mikel Orbañanos. Kaikuko entrenatzaile Jose Luis Korta ere bertan izatekoa zen, baina agenda kontuak tarteko, ezin izan zuen mahai inguruan parte hartu.

Xabier Sukiak gidatu zuen saioa 19:00etan hasi eta 20:30ak jo arte. Saio polita eta entretenigarria, gustura aritu ziren bai arraunlariak eta baita Ikastolako areto nagusira hurbildutako herritarrak, han entzundako txalo eta barre algarek erakutsi zuten bezala.

Hangoa jaso nahi izan dugu Karkaran eta mahai inguruko galderak atalka bildu ditugu:

Lehorrekoak ala itsasokoak; arrantzale, baserritar edo kale-ume

Galdera: Arrantzari lotutako herria izan da aspaldiko mendeotan Orio. Arrantzatik arraunera: Orion, itsas ondare biziena gaur egun arrauna da nabarmen. Atzera begira jarri, eta arraunarekin izandako zuen esperientziaz galdetu nahiko nizueke. Nolatan hasi zineten zuek arraunean? Zuetako inor ba al dator arrantzale familiatik? Edota kirolak bere horretan erakarri zintuzten?

 

Arrantzatik etorri eta bi hilabeteko prestaketekin Kontxa jokatzea ia ezinezkoa da gaur egun, arraun maila ezberdina delako –Mikel Orbañanos

Galdera: Argiatik (1965eko azaroaren 10ekoa) jasotakoa da ondorengo pasartea: Orio'ko arrantzale guztien artea aukeratzea aal balitz, talde indartsuagoko bat osatuko litzake, baña orrelakorik ez dago, antxoa ta egaluzea arrapatzen daudelako geienak, eta luzaro egoten dira errira azaldugabe: beraz, legorreko mutillak ditugu. Zerbait esateko ba al duzue?

 

 

Errioaren lasaitasuna gutxi baloratzen da Orion –Igor Makazaga

Galdera: Arraunean hasi zineteneko urte haiek gogora ekarrita, nola gogoratzen duzue errioa?

 

Estatistikoki ez da normala 5.000 biztanleko herri batean maila altuko arraunlariak izatea, lortu duen guztia lortzea–Aizperro

Galdera: Zer dauka Oriok hain Orio izateko?

 

Kanpoko baldintzak ezagututakoan konturatzen zara zein altxor dugun Orion –Aizperro

Galdera: Nola bizi izan duzue errioko giroa? 

 

Ez da kasualitatea horrelako traineru-egileak edukitza Orion –Jon Salsamendi

Galdera: Ontzigintza tradizioari buruz ere, Euskal Herrian eta Orion ere, asko eta luze hitz egin genezake. Beste mahai inguru baterako eman dezake... Herrian badira traineru-egile batzuk: Amilibia, Perona, Ixarra eta Bixentiko. Zer esango zenuke traineru-egile horiei buruz?

 

Sekula inork ez zigun azaldu zer zen abanikoa, baina egunero ibiltzen ginen abanikoa gora, abanikoa behera –Jon Salsamendi

Galdera: Ba al daukazue hitz kuttunik? Arraunarekin edo itsasoarekin lotura duen hitz kuttunik edo kuriosorik?

 

 

Uste eta interpretazio askoren ostean, Kortak argitu du zer den abanikoa. Nik abanikoa esaten diedanean, esan nahi dudana da gainean mantsoago joateko; eta uretan, aldiz, bizi. Hau da, barruan bizi eta arrauna ateratzean, uretatik kanpo, lasai. 

Han ikuste genuen, Joxe Luis, bere 90 kiloekin gure gainera eroriko zela... –Aizperro

Galdera: Itsasoari errespetua askotan entzun dugun gauza bat da; beldurra ez, errespetua bai. Zuek itsasoak eragindako benetako beldurra noiz eta non pasa duzue?
 

 
 

Igorren hirugarren urtea izateak segurtasuna emango du, eta aurten ikusita jende indartsua etorri dela, hor goran ibiltzeko trainerua daukagu–Mikel Orbañanos

Galdera: Orio hondoratu zenekoa. 1935ean Oriok oso traineru arina eraman zuen Kontxara. San Pedrokoek protesta egin zuten, ontzia arinegia zelakoan, baina hala ere, estropada jokatzea erabaki zuten. Izan ere, egun hartan itsaso zakarra zegoen eta San Pedrotarren ustez Oriotarrek arazoak izango zituzten. Lehen txandan San Pedro izan zen garaile; bigarrenean, Orio hondoratu egin zen. Zurrumurruen arabera Oriotarrek beraiek hondoratu zuten ontzia pasaitarrei irabaztea ezinezkoa zela ikusita. Nola ikusten duzue Orio denboraldiari begira?
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!