Kukuarri astea izango da maiatzaren 19tik 25era

Miriam 2014ko mai. 16a, 15:27
Aste guztian zehar egongo dira ekitaldiak eta igandean Kukuarri egunarekin amaituko da Talai Mendi elkarteak antolatzen duen astea

Maiatzaren 19an hasiko da Talai Mendi mendi elkarteak antolatzen duen Kukuarri astea. Haur eta helduentzako jarduerak egingo dira aste guztian zehar, eta azken egunean, maiatzaren 25ean Kukuarri eguna ospatuz emango zaio bukaera.

Maiatzaren 19a, astelehena
17:00 Umeentzako tailerrak, Kultur Etxean

Maiatzaren 20a, asteartea
17:00 - 19:00 Slackline umeentzat, Herriko Plazan

Maiatzaren 21a, asteazkena
19:00 Sri Lankara (Asiako malkoa) 2 hilabetetako bizikleta bidaia bideo emanaldia, Kultur Etxean. Hizlariak: Eneritz Odriozola, Joanna Domingo eta Garbiñe Manterola.

Maiatzaren 22a, osteguna
18:30 - 20:30 Mendi lasterketetarako orientazio ikastaroa, Kultur Etxean

Maiatzaren 24a, larunbata
11:00 Mendi lasterketetarako orientazio praktikak, Kultur Etxean bilduta
16:00 - 19:30 Umeentzako rokodromoa eta tirolina, kiroldegian eta zimitoriorako paretan

Maiatzaren 25a, igandea. Kukuarri eguna
9:00 Kukuarrira irteera, Herriko Plazatik
11:00 Elizkizuna gurutze ondoan
Ondoren: salda beroa et txorizoa

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!