Orioko V. Trikitixa Txapelketan izen emateko epea irekia dago

Karkara 2014ko eka. 4a, 12:15
Ekainaren 29an, San Pedro egunean, egingo da txapelketa, urtero bezala

San Pedro jaietako egitarauko ekitaldi finkoa bihurtu da Trikitixa Txapelketa. Aurten ere, ekainaren 29an, bostgarren edizioa hartuko du Orioko Plazak.

Izen-emate epea irekia dago ekainaren 18ra arte, eta 22 urtetik beherako trikitilari gazteek parte hartu dezakete. Finalera iritsiko diren bikoteak sei izango dira, beraz, parte hartzaileen zerrendan bikote gehiago badaude, kanporaketa bat egingo da.

Bikote bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu plazako finalean:

  • Trikitixa
  • Porrusalda, fandangoa edo arin-arina aukeran
  • Popurria, gehienez 7 minutukoa

Kanporaketa egongo balitz, fandango bat jo beharko du bikote bakoitzak. Fandango hori finalean ezingo da errepikatu.

Finaleko egunean, baserritar arroparekin agertu beharko dute trikitilariek.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko ketxea@oriokoudala.com helbidera idatzi.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!