Udako kirol ikastaro anitza eta zabala

Karkara 2014ko eka. 4a, 10:59
Uztailean eta abuztuan udako kirol ikastaroak egingo dira, hamabost eguneko iraupena izango dute eta adin eta modalitate guztietakoak izango dira

Uztailaren 3an hasiko da eta abuztuaren 29an amaituko dira udako kirol ikastaroak. Guztira lau hamabostaldi hartuko ditu, ikastaro bakoitzak hamabost eguneko iraupena izanik. Adin guztiei zuzenduta egongo dira ekintzak, 3 urtetik hasi eta helduetaraino; kirol motak ere, hainbat.

Igeriketa, jolasak, eskulanak, tenisa, softbola, saskibaloia, padela, dantzak, futbola, patinak, arraunketa, piraguismoa, surfa, aerobika, pilates, zumba, fisio osasuna... aukera zabala udan kirola egin ahal izateko.

3-6 urtekoentzat

10:15 - 11:00 Igeriketa 3 eta 4 urtekoentzat
11:00 - 11:45 Igeriketa 5 eta 6 urtekoentzat

6-9 urtekoentzat

  9:30 - 10:30 Jolasak
10:30 - 11:30 Eskulanak, tenisa, sofbola eta saskibaloia
11:30 - 12:30 Padela eta dantzak
11:45 - 12:30 Igeriketa
18:15 - 20:00 Futbola 

10 urtetik gorakoentzat

            9:30 - 10:30 Tenisa, danzak, padela eta surfa
          10:30 - 11:30 Padela, jolasak, softbola eta surfa
          11:30 - 12:30 Eskulanak, patinaia, saskibaloia, surfa eta tenisa
          18:15 - 20:00 Futbola
Marearen arabera: arraunketa eta piraguismoa. Lehen egunean 10:00etan bilduko gara, arraunetxean. 

Helduentzat

Astelehena
  9:15 - 10:05 Aerobik
10:30 - 11:30 Edadetuak
10:35 - 11:25 Cycling
19:00 - 20:00 Padela
20:00 - 20:50 Fisio osasuna
20:00 - 20:50 Zumba

Asteartea
    7:10 - 8:00 Aerobik
 9:35 - 10:25 Pilates
  9:35 - 10:25 Cycling
10:35 - 11:25 Zumba
18:00 - 19:00 Padela
19:00 - 20:00 Pilates
20:00 - 20:50 Fisio osasuna
20:00 - 20:50 Cycling

Asteazkena
    7:10 - 8:00 Aerobik 
 9:15 - 10:05 Aerobik
10:30 - 11:30 Edadetuak
10:35 - 11:25 Cycling
18:00 - 19:00 Haurdunen soinketa
19:00 - 20:00 Padela
20:00 - 20:50 Zumba

Osteguna
 9:35 - 10:25 Pilates
  9:35 - 10:25 Cycling
10:35 - 11:25 Zumba
18:00 - 19:00 Padela
19:00 - 20:00 Pilates
20:00 - 20:50 Fisio osasuna
20:00 - 20:50 Cycling

Ostirala
     7:10 - 8:00 Aerobik 
  9:15 - 10:05 Aerobik
 10:30 - 11:30 Edadetuak

Ikastaroen prezioa ezberdina da haurrentzat eta helduentzat. Haurren kasuan, hamabostaldi bakoitzak 28 euroko kostua dauka. Helduen kasuan, ordea, hamabost eguneko zikloak 12 eta 20 uero bitarteko kostua dauka. Dena den, helduek, hilabeteko ikastaroa egin dezakete zeinak 3 euro kostatzen duen. 10 saio egitea ere posible da, eta horren prezioa 110 eurokoa da. 

Izena Karela kiroldegian eman behar da, hara joan eta ordainketa aldez aurretik eginda.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!