Erria txikota!

Erria txikota! aldizkariaren lehen alea, labetik atera berria

Karkara 2014ko eka. 4a, 12:00
Bi ale banatuko dira Kilometroak jaia bitarte: lehendabizikoa gaur aurkeztu dutena, eta Irailean, bigarrena
Labetik atera berri, bero-bero eta inguruko euskaldun guztien eskuetara ailegatzeko bidean. Gaur argitaratu da Erria txikota! aldizkariaren lehen alea. Komunikazio batzordeak landutako aldizkaria da; zehazki, hamar pertsona inguruko lan taldeak garatutakoa.

Branka, marinel eta saregileak, josi-josian, poparian, karela, plisti-plasta, datorren olatua, lantza eta zabaldu sarea. 2004an Zarautz eta Orioko Itsaso zahar, olatu berri aldizkarian egin zen bezala, atal guztiak arrantza munduarekin eta itsas ondarearekin dute lotura. Joseba Orellaren ustetan jai hartako aldizkariari egiten zaion keinu polita da, eta horrez gain, gure leloaren helburuekin bete betean doa. 

Zirkuituari eta Klikmetroak egitasmoari buruzko informazioa, ikastolari buruzko erreportajeak, antolakuntzaren inguruko informazioa... denetik aurkituko duzu Erria Txikota! aldizkariko lehen zenbakian. Guztira, 25.000 ale banatuko dira Gipuzkoa osoan. Eta beste tirada bat egingo da irailean, 2. alea argitaratzean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!