Egun pasa ederra Zaharren babeslekukoek antolatuta

Karkara 2014ko eka. 5a, 09:00
Ekainaren 17an Larrun mendira egingo dute txangoa, eta ondoren, Elizondoko Baztan jatetxean bazkalduko dute. Txartelak ekainaren 10ean egongo dira salgai, arratsaldeko 16:00tatik 18:00tara 35 euroko prezioan

9:30etan, goiztiar, Larrunen izango dira; Larrun mendira trenez igoko ahal izateko. Naturaz gozatu ostean, menditik jaitsi eta Elizondora joango dira, Baztan jatetxean bazkaltzera. Menu landu bat izango dute: Entsalada, Mariskoa zigalen saltsa beroarekin, arroza perretxikoekin, ajoarriero-kazuelita ganbekin, zezen-isatsa ardo saltsan eta goarnizioarekin, almendra-tarta natarekin, kremarekin, bainilla izozkiarekin eta txokolate beroarekin. Edaria, kafea eta txupitoak barne. Tripa ondo bete ostean, bingoan jolasteko eta dantzatzeko aukera izango dute babeslekukoek.

Eskursiora joan nahi duenak txartela erosi beharko du. Ekainaren 10ean egongo dira salgai, arratsaldeko 16:00etatik aurrrea, Zaharren Babeslekuan. Prezioa 35 eurokoa izango da. Kontuan izan txartela erosi ahal izateko eguneratuta eduki behar dela sozio txartela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!