Ikastola Eguna 2014

Karkara 2014ko eka. 9a, 10:21
Ekainaren 7an egin zuten kurtso amaierako jaialdia Orioko Herri Ikastolan

Karela kiroldegiko harmailak  ikasleen emanaldia ikustera joan ziren guraso eta familiakoez bete ziren. Itsasoa eta arrantza gai hartuta, txikienek handienekin dantza egin zuten. Ikuskizuna amaitzeko, ikasle guztiek elkarrekin, Kilometroak jaialdiko aurtengo abestia kantatu zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!