Aitor Oleak Orioko elizan grabatutako organo diskoa aurkeztuko da ekainaren 20an

Karkara 2014ko eka. 19a, 18:05
Aitor Olea organo-jolea diskoaren grabaketan
Kontzertu didaktiko moduan egingo da aurkezpena; diskoa plazaratu eta organoari buruzko hainbat azalpen emango dira

Juan Rekarteren ekoizpenarekin, Ausart Records disketxearen eskutik, Aitor Olea organo-joleak 2013ko abenduaren 27an eta 2014ko urtarrilaren 7an Orioko elizan disko bat grabatu zuen. Kalean izango da ekainaren 20tik aurrera, eta horretarako, aurkezpen bat egingo dute, 20:00etan, elizan bertan.

Musika Egunaren baitan, eta Euskadiko Soinuak izeneko proiektuaren barruan, izango da diskoaren aurkezpena, eta kontzertu didaktiko baten dinamika emango zaio. Tutu-oihanaren ulermenerako azalpen batzuk emango ditu Aitor Oleak: nola funtzionatzen duen organoak eta tutuek, zein diren organo jokoak, eta beren konbinazio artistikoak.

Diskoa erosi nahi duenak elizan bertan, Elkar mega dendetan eta www.ausartak.com webgunean aurki dezake.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!