Karkarak 25 urte

25 urtetan emandako pausoak bideo batean

Karkara 2014ko eka. 30a, 12:00

Mende laurdena bete du gaur Karkarak. 25 urte hauek biltzen dituen ikus-entzunezkoa ekoiztu dute bi oriotar gaztek: Jon Garate eta Iñigo Expositok

Gaurko egunez atera zen Karkararen lehen alea; 25 urte atzera eginda, 1989an. Ordutik bide zidor dezentetan ibili da, baita maldan gora ere. Herritarren hauspoarekin, langile askoren militantziarekin eta laguntzaileen fedearekin kale estutik etorbide zabalagora egin du paso. 25 urte hauetako historia, istorioak eta bizipenak biltzen ditu Jon Garate eta Iñigo Expositok egindako bideo-erreportajeak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!