Orioko Alde Zaharrean bisita gidatua

Karkara 2014ko eka. 19a, 17:59
Ekainaren 22an Orioko Alde Zaharreko bisita gidatua antolatu da

XII eta XIII. mendeetan Kostaldeko Done Jakue bideak Orioko herriaren garapenean zerikusi handia izan zuen. Donostiatik zetozen erromesak Goiko Kaletik pasatzen ziren Zarautzera bidean. Ibaia gurutzatzeko marabedi bat ordaindu behar bazen ere, erromesak salbuetsita zeuden, errege pribilegioa zuten eta.

Euskal Kostaldearen Museoen eguna aitzaki hartuta, Orioko Done Jakue Interpretazio Zentroak alde zaharretik bisita gidatua antolatu du, Done Jakue bideak izandako garrantzia azaltzeko asmotan. Igande honetan izango da bisita, eguerdiko 12:00etan.

Bisitan parte hartzeko nahikoa da eguerdiko 12:00etan Orioko plazan egotea, ez baita erreserbarik behar. Informazio gehiago behar izanez gero deitu interpretazio zentrora 943 83 55 65 edo bisitatu euskalkostaldearenmuseoak.com webgunea.

 



KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!