Karkarak 25 urte

Gaur amaituko da bazkari txartelak erosteko epea

Karkara 2014ko eka. 25a, 09:49
Urtemuga dela eta, sanpedroetan, ekainaren 28an, herri bazkaria antolatu du Karkarak. Bazkarirako txartelak Lore burdindegian eta Orioko Kultur Etxean daude salgai

Euskalzaleen bazkaria ere herriko plazan izango da, eguerdiko 14:00etan. Urdailazpikoa, patea, langostinoak, entsaladila, Arkumea parrilan letxugarekin, postrea, edaria, kafea eta kopa 12 euroren truke.

Bazkarirako txartelak Orioko eta Aiako Kultur Etxeetan edo Lore Burdindegian erosi daitezke, asteazkena baino lehen. Orioko Kultur Etxea, udako ordutegia dela eta, arratsaldez itxita dago. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!