Euskadiko Ikasleen Gazte Orkestrak kontzertua emango du Orioko plazan

Karkara 2014ko eka. 26a, 08:48

10 eta 14 urte bitarteko ia ehun musikarik osatzen dute orkestra

Euskadiko Ikasleen Gazte Orkestrak aurten Orion egin du urteroko kurtso amaierako egonaldia; Txurruka aterpetxean daude egun hauetan, eta Ikastolan biltzen dira entseguak egiteko. Hori dela eta, gaur arratsaldean, ekainaren 26an, herriko plazan kontzertua eskainiko dute.

Iluntzeko zortzietan hasiko da kontzertua, eta ohiko abestiak jotzeaz gain, Ikastolako 140 ikaslerekin batera Benito Lertxundiren hiru kantu eskainiko dituzte: Baldorba; Oi, lur! eta Oi, ama Euskal Herria!

Oriotar bat orkestran

Orioko musikari gazte bat dago egunotan EIO Gazte orkestrarekin egonaldian. Ramunas Almanaitis biolin-jotzaile gaztetxoak parte hartuko du gaur arratsaldeko kontzertuan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!