Arrauna

Urteko lehen estropada, urteko lehen garaipena

Ur nahasi eta haize bolada tartean San Nikolas traineruak astindu du Euskadi Basque Country II. badera. Aliron jendetsuarekin ospatu zuten, herrian eta Sanpedro egunean, Bartzelonan irabazitako bandera

Bartzelonako uretan jokatu da San Miguel Ligaren lehen estropada. Orio Babyautok hasiera ezin hobea eman dio ligari, bera izan baita garaile. San Nikolasa oriotarra izan da haizeari aurre hobekien egin dion trainerua eta 32'' atera dizkio bigarren izan den Urdaibairi. Hirugarren Kaiku talde gipuzkoarra izan da.

Lehen txandan San Juan Iberdrola eta Zierbena Bahias de Bizkaiaren artekoa izan da lehia; lehen padaletatik hasita lehen postua lortzeko borroka bermeotarren eta sestaotarren artekoa izan da. San Juan Zierbena baina lehenago helmugaratu den arren, ez du lortu bandera etxera eramatea. 

Bigarren txanda ez-ohikoa izan da. Pedreñak, hasi eta berehala, zailatsunak izan ditu. Itsaso txarra medio ura sartu zaie trainerura eta kanporatzeko aparatua ez zebilenez, ontzia urez gainezka gelditu zaie. Hondarribiak irabazi du bigarren txanda hau. 

Hirugarren txandan Orio Babyautok erakustaldia eman du. Estropada ondo hasi duen arren, estropadan zehar hobetuz joan da eta amaierako baliza 21'55"02 denborarekin gainditu dute. 

Aulki Muguikorra

Euskadiko txapelketak jokatu ziren larunbatean, Legution. Orion 16 ontzi aurkeztu zituetan eta horietatik zortzik lortu zuten domina: lau urrezko eta lau zilarrezko. Lehen postuan sailkatu dira Skiff-Bakarkarakoa Gizonezko infantiletan, Skull laukoa gizonezko infantiletan, Skull laukoa emakumezko infantiletan eta Skull binakoa gizonezko kadetetan. Bigarren postuan sailkatu dira Skiff-bakarkakoa emakumezko infantiletan, Skull bikoitza emakumezko infantiletan, Skull laukoa emakumezko infantiletan eta Skull bikoitza gizonezko infantiletan. 

XXVII Ikurriña Elantxoben

Atzo, igandearekin, ospatu zen Elantxobeko estropada.  Orio 5. postuan helmugaratu zen 21:58ko denborarekin. Lehen hiru postuak Zumaia, Getaria eta Lekeitiorentzat izan ziren. Garaileak, Zumaiak, 21 minutu eta 41 segunduko denbora egin zuen.
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!