Sanpedroak 2014

Julen Alonso oriotarra garaile Trikitixa txapelketan

Karkara 2014ko uzt. 1a, 10:11

Eneritz Aulestia zarauztarrarekin osatzen du bikotea Julen Alonsok. Oholtzatik kanpo lagunak dira eta hori nabari da taularatzen direnean. Atzo ere fin aritu ziren eta txapela jantzi zuten Orioko Trikitixa Txapelketan

Oholtzatik oholtzara, txapelketaz txapelketa ibiltzen diren Alonso oriotarra eta Aulestia zarauztarra. Orduak eman dituzte taula gainean, baita entseatzen ere. Lan onak fruituak ematen omen ditu eta bikote honek hainbat txapela eskuratu ditu jada. Igandean ere txapela jantzi zuten Orioko sanpedroetako trikitixa txapelketan.

Sarrera eta agurra kontuan hartu gabe, hiru kantu jo zituzten. Nabaria zen, taula gainean zirela bien arteko harremana estua eta sendoa dela. Animo ohiuak eta irribarreak. Agerikoa zen gustura zeudela elkarrekin musika egiten. Ederki transmititu zuten sentitzen zutena eta entzulea ere gustura zegoen berei entzuten. 

Hiru abesti hauek jo zituzten:

  

 

 

 

 

Zortzi bikoteetatik irabazleak izan ziren Aulestia eta Alonso. Berek eraman zuten garaikurra eta txapela Orioko Trikitixa txapelketan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!