Sanpedroak 2014

Pello eta Nikolasa dantzan Orioko kaleetan zehar

Karkara 2014ko uzt. 1a, 09:59

Pello eta Nikolasa dantzan jarri zituzten, eta erraldoiekin batera ikuslea ere festa giroan murgildu zen

18:00ak, larunbata. Kultur Etxearen sarrera jendez lepo. Haurrak eta helduak. Guztiak zain, Pello eta Nikolasa dantza hasteko esperoan. Eta hasi ziren, musika doinuekin batera, dantzan Orioko kaleetan zehar. 

Gira eta bira aritu ziren, txikienen harridurarako eta helduen gozamenerako. Plazan, Pello eta Nikolasa parez pare jarri ziren eta hainbat dantza egin zituzten. Jende ugari bildu zen bai Kultur Etxearen sarreran baita plazan ere. 

Pello eta Nikolasarekin batera buruhandiak ibili ziren kaleetan barrena. Hauek lau, eta hauek ere giro ederra jarri zuten herrian. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!