Sanpedroak 2014

Giza-dorrea eraiki zuten Katalanek

Karkara 2014ko eka. 30a, 13:54

Katalanek Orioko herria bisitatu zuten sanpedroetan. Egonaldia aprobetxatu zuten Castellera egiteko Orioko plazan

Kataluiniako tradizioa da Castellera. Elkarri lotu eta giza-dorre bat osatzen dute, bederitza edo hamar maila eduki ditzakeena. Normalean egun berezietan edota herriko festetan egiten dute dorrea, eta Orioko festetan ere egitea erabaki zuten.

Pertsona asko elkartu eta lehendabizi pinya osatu zuten, hau da, dorrearen oinarria. Ondoren, dorrearen enborra osatu zuten, tonc deitzen zaiona. Eta azkenik, azken hiru mailak, pon de dalt deritzaiona.

    

Behin dorrea osatuta ikurrina eta señera hartu zituzten eskuetan. Dorrea osatzeko hainbat modu daudela ere erakutsi zuten, mota ezberdinetako Castellerak osatu baitzituzten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!