Sanpedroak 2014

Txoriak kantuan jarri eta saria irabazi zuen Jose Angel Garcia Trulak

Karkara 2014ko uzt. 1a, 09:55

Txorien txioak puntuatzen zituen epaileak. Txoriak kantuan jarri zituen, besteak beste, Trula oriotarrak eta bigarren saria eskuratu zuen 

Antzinan, gosearekin amaitzeko, txoriak hiltzen zituzten. Usadio horretatik sortu zen gaur egun kirola dena: txorien kantu lehiaketa. Egun, ez dituzte txoriak hiltzen; soilik kantuan jartzen dituzte, eta egiten dituzten noten arabera puntuak eskuratzen dituzte. Hobekien kantatzen duen txoria da garaile.

Igande goizean Orioko Mendibeltz futbol zelaira gerturatu ahala txioak entzuten ziren. 81 txori bildu ziren I. Txorien Kantu Lehiaketan. Euskal Herriko eta Errioxako parte hartzaileak zeuden, 25 guztira. Kategoriak, aldiz, bost: karnabak, karnaba mixtoak, txokak, txoka mixtoak, berberetxoak, berberetxo mixtoak eta txirriskila mixtoak.

Ondorengoak izan ziren garaile maila bakoitzean:

Karnabak
1. Vanessa Arjona - Zestoa - 77 puntu
2. Jose Luis Fernandez - Eibar - 69 puntu
3. Alberto Zarzosa - Gasteiz - 57 puntu

Karnaba mixtoak
1. Aitor Mella - Errenteria - 56 puntu
2. Jose Ulecia - Navarrete - 52 puntu
3. Luis Miguel Cerdera - Logroño - 56 puntu

Txokak
1. Luis Mº Fernandez Del Rio - Galdakao - 27 puntu
2. Luis Mº Fernandez Del Rio - Galdakao - 18 puntu
3. Luis Mº Fernandez Del Rio - Galdakao - 16 puntu

Txoka mixtoak
1. Jose Luis Fernandez - Logroño- 38 puntu
2. Jose Angel Garcia Trula - Orio - 36 puntu
3. Luis Mº Fernandez Del Rio - Galdakao - 21 puntu

Berberetxoak
1. Oscar Urrutikoetxea - Logroño - 23 puntu
2. Mº Luisa Rodriguez - Logroño, 21 puntu

Berberetxo mixtoak
1. Mº Luisa Rodriguez - Logroño - 42 puntu
2. Oscar Urrutikoetxea - Logroño - 20 puntu

Txirriskila mixtoak
1. Mº Luisa Rodríguez - Logroño - 22 puntu

Lehen oriotarra Jose Angel Garcia Trula izan zen. Bigarren postua eskuratu zuen txoka mixtoen kategorian eta saria eskuratu zuen. Giro ederra sortu zen Orioko Mendibeltz futbolen zelaian eta bertaratutakoek txorien txioez gain hamaiketako eder bat dastatzeko aukera ere izan zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!