Merezitako ongi etorria

Karkara 2014ko uzt. 7a, 14:54

23:30ean Orioko plaza herritarrez bete zen. Igandea izanagatik eta biharamunean lanean joan behar arren, oriotarrak etxetik atera eta plazara gerturatu ziren arraunlariei ongi etorri beroa ematera

Arraunlariak autobusean etorri ziren, ohi bezela. Eta ez ziren ohiko irribarreak, besarkadak eta animo oihuak falta izan. Plazara herritar ugari hurbildu ziren, taldearekin batera, asteburuan eskuratutakoa ospatzera. Gau giro ederrean ospatu zuten garaipena eta gogoz astindu zuten udaletxeko balkoitik ohial preziatua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!