Bisiguaren Festa

Bisigu usaina duen asteburua

Egitarau oparoa antolatu dute Bisigu Festaren baitan. Ostegunetik igandera zer jan eta zer ospatu izango da Orio herrian, eta edonork hartu dezake parte festan

Iluntzeko 20:00etan emango zaio hasiera Bisigu Festari, eta Orio bereizgarri den parrila usaina izango da datozen egunetan herriko lurrina. Parrilako sua piztu eta ez da itzaliko iganderarte. Afalostean, asteburuarekin batera, amaituko da Bisigu Festa. Baina tripa betetzeaz gain ekitaldi ugari antolatu dira festaren baitan. 

Uztailak 17 · Osteguna

  • 20:00 Aurkezpen ekitaldi komunitarioa
    Pello eta Nikolasa kilikiak, Egunsenti Otxoteak eta Harribil dantza taldeak parte hartuko dute Parrilleroek plaza inauguratuko dute
  • 20:00 Pintxo-pote zirkuituaren irekiera
  • 21:00 Afariak

Uztailak 18, ostirala

  • 19:00 Pello eta Nikolasa herriko plazan izango dira
  • 20:00 Sagardo dastaketa
  • 21:00 Afariak

Uztailak 19, larunbata

  • 12:00 Marmitako dastaketa
  • 12:00 TKE I estropada
  • 14:00 Bazkariak
  • 19:00 Elkarte gastronomikoen arteko bisigu lehiaketa
  • 19:00 Zenbat arrain ezagutzen dituzu? lehiaketa herriko plazan
  • 20:00 Sagardoaren dastaketa
  • 21:00 Afariak

Uztailak 20, igandea

  • 11:00 Hegaluze dastaketa herriko plazan
  • 12:00 Sagardoaren dastaketa
  • 11:30 Euskotren ligako estropada
  • 12:00 San Miguel ligako estropada
  • 14:00 Bazkariak

Tabernak pintxo zirkuitua osatu dute, bakoitzak pintxo berezi bat eskainiz. Ondorengo pintxoa prestatuko du ostalari bakoitzak:

Antilla:brotxeta-olagarroa, langostinoa eta txipiroia binagretan
Arkaitz:mariskoz betetako piperrak
Aterpe: txipiroiak plantxan Aterpe erara
Aurrera: antxoa errebozatua piperrekin
Baraka: legatza errebozatua piperradarekin
Bordatxo: olagarroa Bordatxo erara
Gabon: bakailau kroketa
Goizeko taberna: hegalgorria
Gure Txokoa: antxoa Gure Txoko erara
Koasta: marisko salpikoia
Kolon-Txiki: hegaluzea plantxan tipula eta piperrekin edo tomatearekin
Loretxu: atun kroketa
Salatxo: atuna pistoarekin
Sarasua: atuna piperrarekin
Xaloa: txipiroiak
Zaharren Babeslekua: bakailau tortila
Kaiua: piperra, izokina, antxoa eta tipula
Boga-Boga: txipiroiak
Anarri: porru eta ganbaz beteriko bolobana
Galerna: zapoa saltsa berdean beteriko almeja
Sukia: olagarroa binagretan

Trafiko aldaketak

Bisiguaren Festarekin batera, KAE 1 ligako, San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako traineru estropadak jokatuko dira. Hori dela eta, ibilgailuen trafikoari dagozkion aldaketak egingo dira:

  • Astebururo bezala, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat eta trafikoa Kaia kaletik desbideratuko da. Ostegunean itxiko da plaza, arratsaldeko 14:00etan, eta itxita egongo da igandeko 20:00ak arte.
  • Igandean San Miguel Ligako estropada jokatuko denez, horrek irauten duen bitartean Herriko Plaza inguruan trafikoa erabat moztuko da; hau da, herrian sartu eta herritik ateratzeko Txanka hondartza errepidea erabili beharko da.
Erlazionatuak

2014-07-17_ORIO_Bisigu Egunaren Hasiera Ekitaldia_

Erabiltzailearen aurpegia Orio

2014-07-17_ORIO_Bisigu Egunaren Hasiera Ekitaldia_Ondo Pasa !!_Aupa Orio !!
Orioko plaza jatetxe dotorea bihurtuko da Bisiguaren Festan

Orio

Hiru helburu ditu uztailaren 17tik 20ra egingo den festak: herriko arrantzaleak omentzea, beren lana aitortzea eta eta gure herriaren ondarea den k...
Bisiguaren Festako otorduetako txartelak salgai

Orio

Oriotarrek Bisiguaren Festako otorduetako txartelak erosi ahal izango dituzte ekainaren 27tik uztailaren 3ra bitartean
Bisigua Orio erara

Orio

Orioko parrileroak Tolosan izan dira asteburu honetan, Bisigu Festeko osagai nagusia prestatzen

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!