Bigarren aldiz, salgai

Karkara 2014ko uzt. 22a, 09:42

Uztailaren 24ean itxiko da izena emateko epea. Azoka handik bi egunetara izango da, uztailaren 26an, herriko plazan

Bigarren eskuko azoka izango da larunbat honetan, uztailaren 26an, Orioko herriko plazan. Era guztietako gauzak izango dira salgai: liburuak, jantziak, diskoak... goizeko 10:00etatik 15:00ak arte. Goiz osoan zehar izango da zabalik azoka.

Uztailaren 24a izena emateko azken eguna

Herritarren batek salmeta-gunea jarri nahi badu, Udaletxera aldez aurretik deituta egin behar du eskaria. Udalak mahaiak eta astoak jarriko ditu; muntaketa, aldiz, eskatzailearen ardura izango da. Etzi itxiko da udalean abisatzeko epea, uztailaren 24ean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!