Goiko kaleko semaforoa martxan da

Karkara 2014ko abu. 11a, 09:35

Pasa den asteburutik aurrera Goiko Kaleko semaforoa martxan da herriko plaza autoen trafikorako ixten den guztietan

Goiko kalean gero eta auto gehiago ibiltzen zen eta horrek arazoak sortzen zizkien bizilagunei. Egoera hobetze aldera segurtasun neurriak hartu dira eta Obra eta Zerbitzuetako batzordeak ala erabakita, eta EAJren eta Bilduren baietza jasota, semaforoa jarri da Iturbide kalean.

80 euroko isuna

Matrikulak irakurriko ditu semaforoak, eta pasatzeko baimena dutenei piztuko zaie soilik berde koloreko argia. Semaforoa gorrian pasatzen dutenei 80 euroko isuna ipiniko zaie, larrialdi kasuetan salbu. Pisuzko arrazoi bat medio semaforoa pasa behar izan duenak udaltzainei azalpenak eman eta ez du multarik jasoko.

Txanka-Hondartza eta San Martin bidea 

Plaza itxi zenean bezala, orain ere herritik ateratzeko Txanka-Hondartza bidea erabili beharko da. Honek ez du esanahi Goiko Kalera joan ezin denik, horretarako San Martin bidea erabiliko da eta. Neurri hau plaza autoen trafikoaro ixten denean hartuko da soilik.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!