Hautsa hartu ordez, berrerabiltzen

Karkara 2014ko uzt. 28a, 15:32

Bigarren eskuko azoka izan zen larunbat goizean zehar Orioko herriko plazan

Biniloak, liburuak, arropa, gailu elektronikoak, eskuz egindako gauzak... denetarik aurkitu zitekeen pasa den larunbatean Orioko plazan. Armairuan hautsa hartzen utzi ordez erabilera ematea nahi duten tresnak, eta kulturaz blaitu nahi zaituzten liburuak edo diskak.

Bigarren aldiz erabili daitezken produktuak salgai zeuden larunbateko azokan. Asko izan ziren gerturatutakoak, baita bere postua jarri zutenak ere. Eguraldia lagun zela, giro ederra sortu zen herriko plazan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!