Berdinketa Zarauzko estropadan

Karkara 2014ko abu. 18a, 09:55
Argazkia: IƱaki Caperochipi

Denbora berdina egin zuten Oriok eta Kaikuk igandean, baina larunbateko denborak kontuan hartuta, Bizkaitarrak eraman zuen bandera

Emozioz gainezka egon da, joan den asteburuan, Zarauzko XXXVII. Estropada. Kontxako Banderaren aurretik egiten den estropada garrantzitsuena dela esan ohi da beti, Donostiako estropada gutxi gorabehera nola joango den ikusteko aukera ematen duela.

Larunbatean bigarren postua lortu zuen Oriok, Kaikuren atzetik 17 segundotara. Igandean etorri zen emozioa. Estropada eder baten amaieran, bi traineruek batera gurutzatu zuten helmuga. Photo finish-ak begi guztiek ikusitakoa baieztatu zuen, biek 19:39:92ko denbora egin zuten.

Hamabi puntu eman zizkieten Kaiku eta Oriori epaileek baina, lehen jardunaldiko emaitzak kontuan hartuta, Sestaora joan zen Zarauzko Ikurrina.

Asteburu horren ostean, bigarren postuan jarraitzen duen arren, sailkapenean Hondarribiarekiko duen tartea txikitu du Oriok. Liga amaitzeko sei estropada falta dira eta lehenengo postutik puntu bakarrera dago taldea.

Hurrengo astebutuan, Nojan eta Hondarribian egingo dira San Miguel Ligako estropadak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!