Erria txikota!

Kiroldegia beteta Kilometroak-en aldeko eskubaloi partidatan

Karkara 2014ko abu. 29a, 08:46
Argazkia: Aiala Zarautz

Giro ederra egon zen Bera Bera–Aiala eta Amenabar Zarautz–Bidasoa partidatan

Kiroldegiko harmailak beteta egon ziren abuztuaren 27an, asteazkenean, Kilometroak jaiaren alde ospaturiko eskubaloi partidatan. Bera–Berak eta Zarauzko Aialak batetik, eta Amenabar Zarautzek eta Bidasoa Irunek bestetik, lagunartekoak jokatu zituzten Karelan.

Emakumeen arteko partidan, zarauztarrak lehen zatian aurretik jarri baziren ere, donostiarrak gailendu ziren 19-29ko emaitza eginez. Bigarren partidan, Bidasoan jokatzen duen Jon Azkue eta Amenabar taldean aritzen diren Atorrasagasti anaiak elkarren aurka jokatzen ikusteko aukera egon zen. Berdinketarekin amaitu zen partida, 21-21.

Antolakuntzak Bera Bera, Bidasoa eta Aiala eta Amenabar Zarauzko taldeei eskerrak eman nahi dizkie, pozteko modukoa izan zelako Kiroldegia bete-bete ikustea, eta giroa gori-gori.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!