Atxilotuta txakurrei tratu txarrak egiteagatik

Karkara 2014ko ira. 9a, 09:36

Tratu txarren eta armen erabilera okerra medio gizon bat atxilotu dute eta bere ardurapean zegoen txakur-hotela itxi dute.

39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Orion animaliei tratu txar jarraitua egiteagatik eta armak legez kontra edukitzeagatik akusatuta. Ertzaintzak esan duenez tratu desegokiaz gain munizioa eta delituarekin zerikusia duten bestelako froga batzuk ere aurkitu dira.

Bere ardurapean dagoen Igeldoko txakur-hotela itxi egin da eta bertan zeuden laurogei animalia foru-zerbitzuen esku geratu dira. Atxiloketa irailaren 2an izan zen, baina hurrengo egunean Azpeitiako Bake Epaitegian izan zen eta libre utzi zuten Donostiako Instrukzio Epaitegiak hartzen duen erabakiaren esperoan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!