Dantzan ikasteko aukera Talai Mendiren eskutik

Karkara 2014ko ira. 12a, 11:27

Talai Mendik helduentzako dantza ikastaroak hasiko ditu urrian

Urtero legez, aurten ere Euskal Dantzen Ikastaroa antolatu dute Talai Mendin. Saioak urriaren 1ean hasiko dira, gaueko 21:00etan, Kosta Tailerrean. Hankak astintzeko gogoa duen edonor ongi etorria izango da eta Fandangoa, Ari-arina, Mutxikoak, Larrain dantza eta beste hainbat dantza ikasteko aukera izango du.

Ikastaroan parte hartu ahal izateko adin nagusikoa izan behar da, helduentzako baita dantza eskola. Hortaz, 18 urtetik gorako edonork hartu dezake parte.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!