Denboraldi bat bukatu eta bestea hasi

Karkara 2014ko ira. 15a, 08:32

Asteartean eta astezkenean bilerak egingo dira 2014-2015 denboraldiari begira

Irailaren 21ean amaituko da San Miguel Liga, eta ordurako martxan izango da 2014-2015 arraun denboraldia. Bihar hasiko dira lehen bilerak, asteartearekin; eta etzi, irailaren 17an, egingo dira gainontzekoak. Denboraldi berriari begira antolatutako bilerak dira hauek.

Kimuak 2003-2004 urtean jaiotakoak
Bilera asteazkenean, 17, 16:45

Infantilak 2003-2004 urtean jaiotakoak
Bilera astearteann, 16, 17:30

Kimuak 2003-2004 urtean jaiotakoak
Bilera asteazkenean, 17, 17:30

Kimuak 2003-2004 urtean jaiotakoak
Bilera asteartean, 16, 18:15

Denboraldian zehar arrauna praktikatzeaz gain laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsua izaten irakatsiko zaie izen ematen duten gazteei. Orioko Arraunketa Elkarteak ateak zabalik ditu interesa duen edonorentzat eta gazteak kirol hau praktikatzera animatu nahi ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!