Guraso izaten ikasten

Karkara 2014ko ira. 15a, 10:02

Urtero bezala, guraso eskolak martxan jarri ditu Nerea Mendizabal psikopedadogoga eta gizarte hezitzaileak, gurasoek haurrekin batera hazi eta hezten ikas dezaten

Gizakiak ikasten eta bere burua prestatzen pasatzen ditu urte asko: bizitzarako, lanerako, egoera jakin batzuei aurre egiteko... baina ez du ikasten guraso izaten haurra besoetan duen arte. Askotan buruhausteak sortzen zaizkie gurasoei seme-alabak hezterakoan, izan ere, ama edo aita izateko ikasketa prozesu bat egin beharra dago.

Nerea Mendizabal Etxeberria psikopedagogo eta gizarte hezitzaileaz gain, haur masajeko hezitzailea eta komunikazioan aditua da. Urtero egiten duen bezala, Guraso Eskolak martxan jarri ditu ikasturte honetarako. Autoritatea, limiteak, haurrak bere buruagan ziurtasuna izatea, guraso eta haurren arteako harremana eta pazientzia bezalako gaiak landuko dituzte eskolatan; guraso eta seme-alaben arteko harremana hobetzen saiatuko dira teoria, ariketa praktiko eta esperientzien elkartrukatzearen bidez.

Urriatik ekainera bitartean izango dira eskolak; 150 ordu izango dira guztira eta hilero bi orduko saio bat egongo da, larunbatean. Plaza mugatuak dira. Informazio gehiago edo izena eman nahi duenak nereamendi@gmail.com helbidera idatzi edo 628859282 zenbakira deitu dezala irailaren 22a baino lehen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!