Eñaut Martí: "Bukaera ez da denontzat berdina izan"

Karkara 2014ko ira. 17a, 13:29

Citizen Kanek amaitutzat emango du duela sei urte hasitako bidea larunbat honetan, Kalakari tabernan eskainiko duen kontzertuan. Agur berezia izango da, lagun artean eta lagunekin egingo dutena.

2008an sortu zen, Orion, Citizen Kane. Martin Zulaika, Jon Dorronsoro, Alexander Zubizarreta eta Eñaut Martík osatzen zuten musika taldea. Taldekideak gazteak ziren, adin txikikoak, eta ilusioz ekin zioten bidai berriari. Orain, sei urte beranduago, taldekideen ilusioak, helburuak eta lehentasunak ezberdinak dira. Desberdintasun hauek elkarrekin duten harremana kaltetu baina lehen, orain sei urte hasitako bidea etetea erabaki dute.

Ostiral honetatik aurrera Citizen Kane oroitzapena izango da, oriotarren askoren oroimenean geratuko den herriko taldea. Guztiok gogoratuko duten kontzertua eskaini nahi dute agur modura, larunbat honetan, Kalakari tabernan, gaueko 22:00etan. Bi bala, Arrautz Ustelak eta Elektropena izango dira taula gainean ariko diren gonbidatuak Citizen Kane herriko taldearekin batera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!