Arrauna

Bermeon denboraldiko azken aurrena

Argazkia: San Miguel Liga

San Miguel Ligaren playoff-eko lehenengo jardunaldia larunbatean lehiatuko da 18.00etan Bermeon, non jarraian Bermeo Hiriko XXXII. Bandera jokoan jarriko den

Atzo goizean, asteazkenarekin, ospatu zen Bermeo Hiriko XXXII. Bandera. San Miguel Ligako hemezortzigarren jardunaldia dago jokoan bandera horren atzean, baita play off-a ere. Igoera lortzeko Zumaiako Telmo Deun, Amegrove Club de Remo, Getaria Indaux Viveros San Anton eta Samertolameu  lehiatuko dira erlojupeko saio batean.

Azken urteotan bezala traineruek bete beharreko hiru itsas-miliak lau luze eta hiru ziabogatan banatuko dira eta barneko balizak Bermeoko olatu-hormaren parean egongo dira kokatuta.

Igoerako saio hau bukatu ostean iritsiko da Orioren txanda, San Miguel ligako azken aurreko jardunaldia. Lau taldeko bi txandatan banatuko dira: lehenengo txandan Zierbena Bahias de Bizkaia, Tiran Pereira, Portugalete Eulen eta San Juan Iberdrola egongo dira arraunean; ohorezko txandan, aldiz, Cabo, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta San Miguel Ligako liderra, Hondarribia Orsa, lehiatuko dira.

Ligari amaiera emateko bi jardunaldi geratzen direnean 183 puntu ditu Hondarribiak. Orio atzetik da, zortzi puntura. Bandera usaintzen du Ama Guadalupekoak baina oraindik ez du esku artean San Miguel Ligako trapua.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!