Bost gai merkataritza mahaiaren gainean

Karkara 2014ko ira. 18a, 08:43

Gaur eguerdian Merkataritza mahaia bilduko da, hilero bezala. Merkatari guztiak daude gonbidatuta udalbatzar aretoan egingo den bilerara

Hilean behin elkartzen dira merkataritza mahaiko kideak. Udaletxean egiten dituzte bilerak, udalbatzarraren aretoan. Gaur, irailaren 18an, 14:30ean, bilduko dira urte hasieran onartu bezala.

Bileran bost gai tratatuko dira, ondorengoak: abuztuaren 30 eta 31n egin zen Outlet azokaren balorazioa egingo da, lehengo urten Fashion Week asteak izandako arrakasta ikusita berriz ere antolatzeaz ere hitz egingo dute, Oriora webgunearen kexak eta ekarpenak egingo dituzte, Geo-orio aplikazioa baloratuko dute ofizialki publikatu baino lehen eta merkataritzako diru-laguntzara ze proiektu aurkeztu dezaketen aztertu eta adostuko dute.

  • 2014ko Outlet azokaren balorazioa
  • Aurtengo Fashiown Week astearen antolaketa
  • Oriora webgunea
  • Geo-orio aplikazioaren balorazioa
  • Merkataritzako diru-laguntza.

Nora bideratu diru laguntza?

Diru-laguntzei esker Udalak 2011n udan herriko ikur bilakatu den txu-txu trena erosi zuen. Urte bete beranduago Eusko Gudari eta Arrantzale arteko pasabideak konpondu ziren. Udalaren eta Arkuperen arteko elkarlanik ez balego, ez ziren arestian aipatutako bi gauzak martxan jarriko.

2013an ez zen diru-laguntza deialdirik egin, baina 2014an berriz atera da deialdia. Proposamenak bota eta elkarrekin adostasun batera ailegatzeko garaia da, irailaren 30a baino lehen aurkeztu behar baita diru-laguntza jasotzeko proposamena.

Besteak beste adostasun horretara iristeko bilduko dira gaur, eguerdiko 14:30ean, Orioko Udaletxeko Udalbatzarrean. Merkataritza mahaiak deia egiten die herriko merkatari guztiei, bertaratzeko eskatuz.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!