Eskulanak egiteko aukera Goiz Argin

Karkara 2014ko ira. 23a, 14:16

Eskulanak egiteko parada izango dute Aian urriaren 7tik aurrera Goiz Argi aretoan

Bi aste barru hasiko dira eskulan saioak Aian. Urriaren 7an jarriko dira martxan, Goiz Argi aretoan. Asteartetan 15:00etatik 18:00etara hari lanak egingo dituzte eta ostegunetan teknika desberdinak jorratuko dituzte: egurra, metala, eskaiola, oihalak...

Ikastaroa jaso ahal izateko Gipuzkoako Kutxako 09550272310612659954 kontu zenbakian 50 euro sartu beharko ditu. Zati batean ala bitan ordaidu daiteke, hortaz, bi zatitan ordaindu nahi duenak 25 euro sartu beharko ditu. Dirua sartu ondoren ordain-agiria udaletxean aurkeztu beharko da.

Eskulanen erakuslehioa

Urteroko legez, urte guztian zehar egindako lanekin erakusketa egiten da udan. Aurtengoa San Donato eta San Lorentzoen bezperan izan da, abuztuaren 3an.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!