Orioko 21. Surf Txapelketa egingo da asteburuan

Karkara 2014ko ira. 23a, 10:30

Urtero egiten duen bezala, herriko surflarientzako txapelketa antolatu du Orioko Surf Taldeak

Datorren asteburuan, irailaren 27an eta 28an, Orioko Surf Txapelketaren 21. edizioa egingo da, OSTk antolatuta. 10:00etatik 19:00etara, Orioko adin guztietako surflariek beren erakustaldia emango dute Antilla hondartzan.

Urtero berrogeita hamar surflari biltzen dituen txapelketa herrikoian, bost modalitate ezberdinetan parte hartu daiteke: Open –irekia–, Neskak, Sub 16, Body Board –Kortxoa– eta Long Board –Tabloia–. Herritarrei zuzendutako lehiaketa da, hau da, Oriotarrek bakarrik parte hartu dezakete.

Txapelketaz gain, larunbat gauean afaria prestatuko dute antolatzaileek, partaide guztientzat. Finala eta sari banaketa igande arratsaldean egongo dira, eta sariez gain, surfeko taula eta jantzia zozketatuko dira saririk jaso ez duten surflarien artean.

Parte hartu nahi duenak, OSTren hondartzako lokalean eman beharko du izena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!