Hamaika egitasmo Txurrumuskirekin

Karkara 2014ko ira. 24a, 10:58

Haur eta gazte ugari ibili dira Txurrumuskiren udalekuetan uda honetan. Ikasturteari begira ere badituzte ekintzak

2 eta 12 urte bitarteko 303 haur, 26 begirale eta 2 hilabete. Txurrumuski Elkarteak uda honetan inoiz baino haur gehiago izan ditu; beren eskaintzak gero eta erantzun hobeagoa dauka. Udaran Uda txokoa, udaleku irekiak eta Gazte abenturak jarri dituzte martxan, erantzun paregabearekin.

Uda txokoa txikienentzat

2-3 urte bitarteko 40 haur bildu dira Uda txokoetan. Iaz izan zen lehen aldia Txurrumuski Aisialdi taldeak zerbitzu hau kudeatzen zuela. Lehengo urtean 30 haurrek eman zuten izena, aurten, 10 gehiagok.

Udaleko irekietan ume gehien

215 ume bildu dira Udaleku Irekietan. 3 eta 9 urte bitarteko haurrek herrian igaro dituzte ia goiz guztiak, baina egin dituzte Errekalde eta Urbilgo jolas parkeetara txangoak. Hainbat egun tematiko egin dituzte, urteroko legez: uraren eguna, korrika eguna, San Fermin eguna...

Gazte abenturazaleentzat eskaintza

9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek egun pasak egiteko aukera izan dute abuztuan. Guztira 48 gazte bildu dira eta San Klara uhartean, Bertiz parke naturalean, Hernaniko igerilekuan, Eureka zientzia museoan... egon dira. Irteera horiez gain hiru eguneko egonaldia egin dute Larraulen, era horretan Gazte Abenturari amaiera borobila eman diote.

Gaztelekua ere Txurrumuskiren esku

Bi egun barru egingo da Gaztelekuaren irekiera ofiziala, irailaren 26an, arratsaldeko 18:00etan. Irekiera festarekin batera aurretik daukagun urterako argibideak emango dituzte arduradunek.
Hamaika dira Txurrumuskik eskaintzen dituen aukerak aisialdirako. Udan eskaintza zabala eskaini duten, baina ikasturtean zehar ere ez dira hanka motz geratuko.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!