Istorioak kontatzeko zita

Karkara 2014ko ira. 30a, 14:02

Asteazkenean Judith Huegun ipuin kontalaria izango da Kultur Etxean arratsaldeko 18:00etan

Ipuin kontalaria da Judith Huegun. Ipuinak, istorioak, ahots gora kontatzen ditu. Keinuak egiten ditu, tonua aldatzen du... baina, batez ere, hitzen bitartez komunikatzen du.

Urriaren 2an, ostegunean, Huegunen ipuinak entzuteko parada izango dute Orioko haurrek. 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa eskainiko du kontalariak, arratsaldeko 18:00etan, Orioko Kultur Etxeko liburutegian.

Istorioetan murgildu eta fikzioan barrena bidaiatzeko beta izango dute Udalak eta Euskaraz bizi-bizik antolatutako ekimenean. Sarrera doakoa izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!