Erria txikota!

Hasi dira muntaketa lanak

Karkara 2014ko ira. 25a, 07:02

Kilometroak 2014 Erria Txikota! jaiari begira muntaketa lanetan hasi ziren atzo eta egun hauetan horretan jarraituko dute, besteak beste

10 egun falta dira Kilometroetarako, baina jada hasi dira egunari begira lanean. Atzo hasi ziren muntaketa lanak eta 4. guneko oholtza eta txosna-karpa muntatu zituzten. Hondartzako karparen muntaketa ere atzo egin zuten.

Gaur ere muntaiarekin jarraituko dute. Abaromendiko txosna jarriko dute eta San Martingo oholtza ere ipiniko dute. Ostiralean Abaromendiko oholtza jartzea espero da, baita Ikastolakoa ere. Astelehenean hondartzako oholtza muntatzeari ekingo diote eta asteartean txosna-karpa jartzeari.

Bezperako egunetan jo eta su dabiltza lanean Kilometroak 2014ko kideak. Egun handirako guztia prest edukitzeko gogor dabiltza prestaketa lanetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!