Hondartzako hondarra

Hondartzako hondarra, soka luzeko gaia

Karkara 2014ko urr. 3a, 11:27

2012an Orioko hondartzaren inguruko ikerketa egin zuten EHUko bi ikaslek eta egindako lanaren inguruko hitzaldia eman zuten Orioko Kultur Etxean

Duela bi urte, 2012ko irailean, hondartzako barra hizpide zuen hitzaldia eman zuten Nerea Argote, Jon Azpiroz eta Jose Miguel Edesok. Lehen bien ikasketa amaierako proiektua da aurkeztu zutena, eta Edesoren zuzendaritzapean garatutakoa da.

Hitzaldia baino lehen, herrian bazen gaiaren inguruko kezka. Herrio natur taldea eta Orioko surf taldea arduratuta zauden eta Udalari azterketa bat egiteko eskatu zioten. Bi urteren ondoren, kezkatuta jarraitzen dute. Udararo oriotar guztion ahotan dagoen gaia da, zeresan handia ematen duena.

Beste behin, hondartzako hondarraren gaiak hautsak harrotu ditu udara honetan. Karkarako 354. alean Udalaren txokoan gai hori landu da eta Moila bazterretik idatzitako iritzi artikulua ere horren ingurukoa da. Aipatzen diren kontuan nondik norakoak ulertzeko, hondartzan izandako aldaketen berri edukitzeko eta horrek dakartzen ondorioak jakiteko Argote eta Azpirozen hitzaldia ekarri dugu, berriz ere, gurera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!