Erria txikota!

Lehen gurasoak, ikasleak eta Andu Lertxundi izan dira omenduak

Ikastolaren hastapenetan ibilitakoak omendu zituzten. Lekuko aldaketa ere orduan egin zen, Oriotik Usurbilera

Eguerdiko hamabietan omenadu dituzte Orioko Herri Ikastolako lehenengo ikasleen gurasoak, lehen ikasleak eta Andu Lertxundi. Gogora ekarri nahi izan da beren ausardia eta kemena. 

Lehen ikasleak elizako saloian hasi ziren ikastean, artean Ikastola legeztatu gabe zegoelako eta ezinbestekoa izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelenaren babesa. Orduan, Andu Lertxundi idazle oriotarra zen bertako zuzendaria. 

Zigor Saizar Ikastolako zuzendariak bertso bat abestu dio Lertxundiri, eta berak honela erantzun dio: diktadurarekin hasi ziren ikastolak sortzen, orduan ez zen erraza izan eta guraso horien kemenari esker gaude hemen.

Bai Lertxundik, bai lehen guraso eta ikasleek Iñigo Manterola margolari eta eskulturgile oriotarren oroigarria jaso dute. Erria Txikota! logoa oinarri hartuta egindako obra originalak dira eskertzeko banatu dizkietenak.

Lekukoa Oriotik Usurbilera

Lekuko aldaketa etorri da ondoren; Oriotik Usurbilera pasa da testigua. Guretzat hain maitea den herri batek testigua ematea berezia da, aitortu du Xabier Alustiza Ikastolako lehendakariak. Ilusioz eta gogoz hartu dute, irrikitan gaude horrelako gai zoragarri bat gure herrian lehendabiziz ospatzeko. Ikastolako arduradunek esan duten bezala: abitzea goaztik, Erria txikota! 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!